logot180w

larunbata /2014/05/24/ vitoria-gasteiz

Luis Tabuenca
Tailerra
Escuchar
10:00- 13:00
Luis Aramburu Musika Eskola

Luis Tabuenca Fernández perkusionista, inprobisatzailea eta konpositorea da. Espainian, Holandan eta Ameriketako Estatu Batuetan egin zituen ikasketak. Mode Records, Aural Terrains, Verso, RTVE, RAI eta Kataluniako Irrati Nazionalerako grabazioak egin izan ditu. Tailerrean helburua partaideei inprobisazio librearekin lotutako hainbat trebetasun eskuratzen laguntzea da, ondoren, egunerokoan erabil ditzaten musika-ikasle edo musikako profesional diren aldetik. Honako trebetasun hauek landuko dira:
• Musika-tresnaren kontzientzia handitzea, geure luzapena balitz bezala.
• Inguruan duguna modu aktiboan eta sentikortasunez entzutea.
• Taldeko interakzioa, sortzailea eta bat-batekoa.
• Erabakiak orainaren pertzepzioan oinarrituta hartzea.



...................
Smash Ensemble
Kontzertua
Nueva complejidad = eterna naturaleza humana
12:00
Luis Aramburu Musika Eskola

Smash ensemble "New Complexity" kontzeptu estetiko britainiarretik abiatuta sortu da: interpretatzaile eta entzulearentzako muturreko konplexutasun eta zailtasuna izatean oinarritutako obrak dira. Kontzertuaren helburu nagusia aipatu dugun estetika horren iritsezintasunaren edo naturaren kontrako izaeraren oztopoa gainditzea da. Konplexutasuna (batzuetan ez da hautematen, edo presentzia izaten du inkontzienteki) beti izan da gure bizitzaren parte, gizakiaren ernalditik biziaren amaieraraino. Helburua gure ingurua aktiboki eta kontzienteki entzutea da XX. eta XXI. mendeko musika-artearen bidez.



...................
La Sonidera
Radio-performance
Caben todos los ruidos
18:00
Luis Aramburu Musika Eskola

Zarata guztiek dute lekua beldurrari buruz hitz egiten duen irrati-emanaldi batean. Irratiaren barrunbeetan zer dagoen erakusten duen lan eszeniko bat da. Ahotsaren eta artisau-erara sortutako soinu-efektuen bidez, zortzi mikrofonok hainbat fikzio jasotzen dituzte agertokian, besteak beste, tetrabrick, panpina eta globo sorta batekin kontatuta. Zaratagileei eta haien itzaleko lanari egindako omenaldia da; irratiaren intimitatea eta epeltasuna estetika garaikide batekin gerturatzen dituen ikuskizuna dugu honakoa. "Beldurra takoiak jantzita eta bibote baten atzean ezkutatuta. Herri-ipuinen bidez, pixkanaka-pixkanaka sartu izan diguten beldur-dosia. Izua gorputzean atarira iristean, emakumea zara eta jaiotzetik duzu beldurra. Gorputza beldurra emateko, beldurra ezkutatzeko entrenatuta. Adorea, gizona, adorea, kakahuete eta horrelako maritxukeriarik ez. 2000 kamera baino gehiago nire segurtasuna zaintzen eta beldur naiz oraindik. Marka da gero. Ba, urratu bat besterik ez da."


 

...................
Espacio Sinkro
piano, perkuzioa, electronika eta dantza
Proyecto ENE1
19:00
Luis Aramburu Musika Eskola

Sinkro Espazioa askotariko diziplinatako kideek osatutako talde bat da eta orain, batez ere teknologia berrien arloan sortzen ari diren hainbat musika-proiektutan hartzen du parte. Horrela, musika garaikidearen, elektroakustikoaren, esperimentalaren, inprobisazioaren, multimedia-instalazioen, netmusic delakoaren, musika-pedagogiaren eta abarren errepertorio berriak sortzen eta hedatzen hartzen du parte. ENE1 proiektua jarduera-testuinguru horretan kokatu behar dugu; hainbat diziplina uztartuta sormen garaikideko proposamen berriak egin dituzte diziplina anitzeko testuinguruan. Luis Tabuencaren perkusioa eta Ignacio Monterrubioren pianoa elektronikoki eraldatuko dira soinuaren eta Daniel Abreuren dantzak proposatutako mugimenduaren arteko komunikazio-fluxu berriak sortuz.



...................
Charla abierta
Lo sonoro, lo audible y la mediación IV
20:00
Artistas participantes e invitado
Luis Aramburu Musika Eskola