logot180w

larunbata /2014/03/22/ amurrio

Relentless
Artur Vidal eta Sebastian Branche

Kontzertu ibiltaria
No escuches a los saxos
12.30
Udal plaza eta inguruak

Relentless-ek musika-proposamen bat garatzen du espazio irekian hiru nozio edo muga aintzat hartuta: Arkeomusikologia", "Fonografia" eta "Soinu-paisaia". Arkeomusikologia, saxofoien jokoa musika-tresna tresna gisa erabiltzetik dator eta horrek aukera ematen die objektuaren, erabileraren eta musika-arloaren "harreman historizistak" desinhibitzeko. Fonografia, soinu-materialak jaso eta ondoren, erreprodukzio teknikoa egiteko. Lan-prozesuaren parte dira. Mikrofonoa, hemen, arte-gailutzat hartzen da hemen. Soinu-paisaia, soinuei balioa ematen die musika-nahitasunetik harago. Gure egunerokoan inguruan ditugun soinuak jabetze-gailuen parte bihurtzen dira eta musika-jardueraren zati bat entzute-prozesuen funtzionamenduaren inguruan lekualdatzen dute.





...................
Edu Comelles

Tailerra
La escucha atenta
10:00-13:00
Amurrioko Kultur Etxea

Edu Comellesek tailer-proposamena egin digu, soinuduna "entzutetik" lantzeko. Gure ingurua entzuten ikastea, parte gaituen soinu-paisaia entzutea eta ezagutzea. Musika esperimentaleko piezak eta fonografia aztertu eta interpretatuta, Edu Comellesek tradizioari eta musika-hizkuntzari lotu gabeko entzunaldia egiteko tresnak eskaintzen ditu. Tailerrean praktikak ere sartzen dira. Soinu-paisaia entzuteko eta interpretatzeko tailerraren egoitzaren inguruan egingo dira. Edu Comelles Bartzelonako Unibertsitatean doktoretza egiten ari da soinu-artean alorrean eta soinua kokatzeko sistema eta ereduak aztertzen ari da, ekologia akustikoari eta soinu-paisaiari aplikatuta.



...................
Itziar Markiegi
Kontzertua
Jana jan
18:00
Amurrioko Antzokia

Prozesu-lan honetan, Itziar Markiegik soinuaren ekoizpena eta tratamendua aztertu ditu tokian tokiko grabazioei testuingurua kenduta inprobisazioaren eta errorearen, istripuaren, ausazko denaren eta tresna sortzaile aktiboa den gorputza modu sortzailean erabiliz. Zaratalari plastikoa/inprobisatzailea eta Baba-Llaga, Anorexia Mental eta SEXtoD taldeetako kidea da eta bakarka, Jana Jan eta TetaFX izenarekin aritzen da. Soinuarekin lotutako kolaborazioak eta inprobisazioak egiten ditu hainbat artistarekin; besteak beste, Lapidación Láser, Shu Lea Cheang, Zer duzu Amy? eta Ibai Labeagarekin aritu da hainbat desfile eta jaialditan: Ertz, MEM, Zarata Fest, T-Festa eta Le Larraskito kluba beste batzuen artean. .



...................
Electric Landscapes of Rebellion
Antony Maubert eta Edith Alonso

Soinu performance
Act-son
18:00
Amurrioko Antzokia

Electric landscapes of rebellion bikoteak soinu-ekintza subertsibotzat hartuta lantzen du; kulturan egokiak edo komenigarriak diren praktikak ezartzen dituen sistema ekonomiko-soziala zalantzan jartzen duen ekintzatzat, alegia. Egiten dituzten performanceetan baxu elektriko prestatu bat, sintetizagailu analogikoak eta elektronika erabiltzen dituzte, haiek egindako gailuen bidez kontrolatuta. Baxu elektrikoa eta gailu elektroakustikoa aldatu egiten dituzte ekintza gauzatzen duten lekura eta egoerara egokitzeko. Inprobisatzaile askok aldarrikatzen dute inprobisazioa ekintza politiko bat dela, baina Edith Alonso eta Antony Maubert izango dira seguru asko haien musika entzutean une honetako sistema politiko-sozialaren kritika gogorrena eta agerikoena egiten dutenak.


 

...................
Mintzaldi irekia
soinuduna, entzungarria eta bitartekotza II
20:00
Partehartzaile artistak eta gonbidatua
Amurrioko antzokia