logot180w

larunbata /2014/04/12/ alegría-dulantzi


Turukutupa
Instalazio interaktiboa + musika tresnen sorkuntza
Reciclonk
12:00-14:00
Udal plaza

Reziclonk Turukutupa konpainiaren instalazio bat da. Hondakin-materialak berreskuratzen dituzte soinu-tresnak egiteko eta ikusleek esperimentatzen dituzte materialek ematen dituzten askotariko aukerak. Zalantzazko erabilera duten askotariko elementuetatik abiatuta, bigarren aukera emanda bizia hartzen duten objektu bizigabeen parke tematiko bat eraiki dugu
Paraleloki haur eta helduentzat tailer bat emango da, non birziklatutako materiala erabiliz instrumentu musikalak sortuko dituzte. Publiko orori eta haurrentzat bereziki zuzenduta



...................
Colectivo Malab
Instalazio soinudua
La palabra
Sábado 12 de abril
Alegría-Dulantziko Kultur Etxea

Hitza instalazio interaktibo bat da eta jolas gisa proposatzen dugu, askatasunezko espazio baten gisa. Mugikari bat da eta soinu-espazio bat sortzen duten hitzak zintzilikatzen dira bertan. Duen posizioaren arabera, efektu bat sortzen du edo ez... soinuen geruza gainjarriak sortzen ditu eta, agian, esaldi bat erreproduzitzen da, zentzumen bat, musika bat. Baina ziurrenik zarata eta kaosa sortuko dira. Beraz, jolasa hau da: soinu bat, hitz bat, zarata bat, edozer, grabatu fitxa baten gainean eta fitxa mugikarian, nahi dugun toki batean, jarri eta entzun emaitza. Mugitu fitxak eta aldatu dena. Grabatu berriro, ezabatu, nahasi, ordenatu fitxak eta entzun emaitza. Sortu soinu-espazioak gure soinuekin eta gure aurretik grabatu dituzten soinuekin.



...................
Proyecto Hélade
Kontzertua
Principio de Incertidumbre
18:00
Alegría-Dulantzi Kultur Etxea

Musikan, zehaztugabetasunak joaldiaren edo entzunaldiaren alderdiei egiten die erreferentzia. Obra honetan "ausaz" ezarrita daude, egileak ezarri gabe ditu. Zoria eta patua ezinbesteko oinarriak dira bizitzaren garapenean. Hélade proiektuaren nahia musika-ikuskizun batean sonoritate berriak sartzea eta abangoardia musikan entzuteko askatasuna ematea da, berrikuntza gisa eta aurreiritzirik gabe. Ikuskizunak musikaren, bideoaren eta elektronikaren arteko interakzioa uztartzen ditu eta, horren bidez, Kontzertu-Performance bat sortzen da. Ekintza musikalak irauten duen bitartean espazioko espazio-baliabideak erabiltzeko aukera eskaintzen du.





...................
Jose María Pastor Sanchez
Kontzertua
Salsif Bromen #006#
19:00
Alegría-Dulantziko Kultur Etxea

Proiektu honen helburua kontzertu bat egitea da eta erreala eta irreala nahastu egiten dira eta interakzioa sortzen da joaldiaren unean bertan sortzen den batasuna osatzeko. Benetako zatia jotzeko, hainbat motatako soinu-paisaiak grabatuko dira Arabatik kanpoko hainbat tokitan. Alde irreala jotzeko, lehendik grabatutako audioei deformazio- eta aldaketa-prozesu bat egingo zaie Dulantziko soinu-errealitatearen soinu-irudi abstraktu eta erabat subjektiboa sortzeko. Alderdi errealen eta irrealen arteko interakzioa denbora errealean gauzatuko da, inprobisazioak eta zoriak soinu-espazio berri eta errepikaezinak sortuko dituzten kontzertu batean.



...................
Mintzaldi irekia
soinuduna, entzungarria eta bitartekotza III
20:00
Partehartzaile artistak eta gonbidatua
Alegría-Dulantziko Kultur Etxea