logoozen

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

aurkezpena

Kritika modernoak eta diskurtso ugaritan egindako ondorengo azalpenek desilusio-prozesua agortuta zegoela adierazi zutenean abian jarri zuten diagnostikotik nolabait aldenduta, errealitate garaikidea, muturreko orainaldia den neurrian, orain arte emandakoaren eta eguneraketa etiko eta politikoaren arteko egituraketa da, eta etengabeko negoziazioa du "kokatutako ezagutzekin" (Haraway) eta sormeneko elkarren arteko harremanekin. Deskribatu dugun prozesu kognitiboak jakintza mota "haragitua" (F. Varela, 1996) bilatzen du eta ulertzen du ez dela posible gorputza munduarekin interakzioan dagoen aktibo oso bati lotua sentitzen ez duen pentsamoldea izatea. ozen].net[ AEU plataformaren exekutagarri bat da eta soinuduna dena barnekoaren eta kanpokoaren kodeterminazioari irekita dagoen larrialdi gisa hartzen du, entzutean hauteman daitekeenaren fenomenoa osatzen duten soinuzko eta ikusizko tonuen fluxuan.


] seinale soinuduna, entzutea, paisaia soinuduna, performancea, ondare ez-materiala, inprobisazioa, elektroakustika, musika elektronikoa [




ozen].net[ Luis Aranburu musika eskolan sustatutako eta Vitoria-Gasteiz, Dulantzi-Alegría eta Amurrioko udalekin antolatutako proiektu bat da, Kultura Ministerioaren laguntzarekin 2014ean garatuko dena. Ekimenaren helburua, “soinuarekin” lotutako formatu txikiko lanak aurkezteko bide ematea, eta arte garaikidearen alorrean harremanak sortu eta esperientziak trukatzeko tresna bat eskaintzea da.